Euskadiko Liburutegien Sarearen barnean sartu da udal liburutegia
Arratzuko udal liburutegia Euskadiko Liburutegien Sarean da- go martxoaren hasieratik; modu horretan herriko «dinamizazio sozio kulturala» bultzatu nahi du udalak.«Hemendik aurrera, adin guztietako herritarrek herriko liburutegian bertan edota Euska...
«Hemendik aurrera, adin guztietako herritarrek herriko liburutegian bertan edota Euskadiko Liburutegien Sareko beste liburutegietako liburuak kontsul- tatzeko edo maileguan hartzeko aukera izango dute», adierazi du Arratzuko Udalak.
Euskadiko Liburutegien Sarean egoteak herritarrei E-liburutegiko zerbitzuez gozatzeko aukera eskaintzen die. Baita umeen, gazteen zein nagusien libu- ruak euskaraz eta gaztelaniaz kontsultzeko aukera; ekonomia, politika, historia eta kirol arloko liburuak zein DVDak eta kontsultarako liburuak eskura izango dituzte erabiltzaileek, bai eta liburutegien arteko maileguak, mailegu digitalak eta E-liburutegia erabiltzeko aukera ere. Horiek dira udal liburutegiak martxo hasieratik eskaintzen dituen zerbitzuak.
Lehiaketak aukeran
Gainera, umeen irakurle klubean edota hainbat lehiaketatan parte hartzeko aukera edukiko dute herritarrek. «Oso harro sentitzen gara udal liburutegi ofiziala duten 500 biztanletik beherako herrietako bat izateaz. Lanak merezi izan du», azaldu du Josu Olano alkateak.
Ludoteka zerbitzua
Kultur Etxeko eraikinean dago Arratzuko udal liburutegia, eta astean lau egunetan egongo da zabalik. Astelehenetan, martitzenetan, eguenetan eta barikuetan, 18:30etatik 19:30era.
Horrez gain, umeek aisialdiaz gozatzea helburu hartuta, barikuetan 18:00etatik 20:00etara bitartean udal ludoteka izango dute 4 eta 12 urte bitarteko gazteek. Kultur Etxeko bigarren solairuan egongo da eskura ludoteka zerbitzua.