Zapatuan Leioako kiroldegian lehiatu zituzten askotariko kategorietako oinarrizko mailako Euskadiko Txapelketak, eta Bermeoko Xixili klubeko gimnastek emaitzak onak lortu zituzten. Hain zuzen ere, sei domina irabazi zituzten. Kadeteetan, Xixiliko Zaira...

Zapatuan Leioako kiroldegian lehiatu zituzten askotariko kategorietako oinarrizko mailako Euskadiko Txapelketak, eta Bermeoko Xixili klubeko gimnastek emaitzak onak lortu zituzten. Hain zuzen ere, sei domina irabazi zituzten. Kadeteetan, Xixiliko Zaira Gonzalez da Euskadiko txapelduna, eta haren taldekide Estibaliz Basterretxea txapeldunordea. Gazteetan, Garazi Asla laugarren sailkatu zen, eta umeetan, Laida Sanchez seigarren geratu zen. Taldekako lehian ere ondo ibili ziren talde bermeotarreko ordezkariak. Gazte mailan, Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen klubak, eta kadeteen taldeak brontzezko domina eskuratu zuen.