Asier Galarza muxikarrak irabazi du Osinberde saria
Osinberde sariaren 6.edizioa jokatu zuten asteburuan Zaldibian, eta Asier Galarzak irabazi zuen Osinalde sariketarako aurreneko kanporaketa ere badena.
Epaimahaiak emandako saria irabazi zuen Galarzak, eta zuzenean Gabiriako finala jokatuko du apirilaren 7an. Entzuleen saria berriz, Eneko Araiztegi segurarrak jaso zuen.
Osinberde elkartean bildutako bertsolariak Asier Galarza (Muxika), Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz), Aitor Servier (Azkaine), Paule Loizaga (Sopela), Eneko Araiztegi (Segura), eta Danel Olano (Getaria) izan ziren. Gai jartzaile lanetan Joxi Irastorza aritu zen.
Bertsolari guztiek oroigarri bana jaso zuten; horrez gain, Galarzak trofeoa eraman zuen etxera, eta Araiztegik, egurrezko taila bat.