Lea-Artibaiko taldea 26. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalaurrekoetarako txartelik gabe geratu zen martitzen goizean Markina-Xemeingo kultur aretoan jokatu zen azken kanporaketan. Uribe Kostako taldea izan zuten aurrez aurre, eta eurek baino 47,...

Lea-Artibaiko taldea 26. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalaurrekoetarako txartelik gabe geratu zen martitzen goizean Markina-Xemeingo kultur aretoan jokatu zen azken kanporaketan. Uribe Kostako taldea izan zuten aurrez aurre, eta eurek baino 47,5 puntu gutxiago atera zituzten bertokoek. 343 puntu batu zituen, hain zuzen, Lea-Artibaiko taldeak, eta Uribe Kostakoak, berriz, 390,5. Lea-Artibaitik, Antton Bereziartua, Eneko Barruetabeña eta Bittor Altube aritu ziren 18 urtera artekoetan eta Nahia Ibarzabal, Aitor Ruiz eta Alexander Idoeta 24 urte bitartekoetan.