Monasteriok eta Perezek irabazi dute Urdaibai Koparen lehenengo proba
Mutiletan alde oso estua egon da sailkapeneko lehenengo hiruren artean. Perez bosgarrena izan da sailkapen orokorrean. Guztira 400 pertsona inguruk parte hartu duteIbarruriko Mendi Martxan lehiatutako Urdaibai Koparen lehen mendi lasterketa Mikel Monas...
Mutiletan alde oso estua egon da sailkapeneko lehenengo hiruren artean. Perez bosgarrena izan da sailkapen orokorrean. Guztira 400 pertsona inguruk parte hartu dute
Ibarruriko Mendi Martxan lehiatutako Urdaibai Koparen lehen mendi lasterketa Mikel Monasteriok eta Virginia Perezek irabazi dute. Monasteriok ordubete, 49 minutu eta 45 segundotan amaitu zuen domekan 20 kilometroko proba. Perezek ordubete, 55 minutu eta segundo 1ean burutu zuen; sailkapen orokorrean bosgarren geratu zen.87 korrikalarik lehiatu zuten Urdaibai Koparen lehenengo proba. Mutilen podiuma Ekaitz Lejarzegik eta Ibon Bilbaok osatu zuten; alde estua egon zen lehenengo sailkatuen artean. Lejarzegi Monasteriorengandik minutu 1 eta 20 segundora helmugaratu zen. Bilbaok irabazlearengandik 3 minutu eta 5 segundora amaitu zuen.
Nesketan, Amagoia Legarra eta Celia Lorenzo sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Legarrak bi ordu, 10 minutu eta 34 segundo behar izan zituen mendi lasterketa egiteko, eta Lorenzok, berriz, 2 ordu, 15 minutu eta 41 segundo.
Seigarren urtez egin dute Ibarruriko Mendi Martxa. Saltsamendi Kultur Elkarteak partaideei zein boluntarioei eskerrak eman dizkie: «Eskerrik asko beste behin gerturatu zareten guztioi, Ibarruri kolorez janzteagatik». Martxak eta lasterketak ibilbide bera izan zuten, eta 9 kilometroko mendi martxa laburra ere egin zuten. Guztira, 400 bat parte hartzaile batu ziren.