Errefuxiatuek premiazkoa duten materiala bilduko dute Busturialdean
Zierbenako errefuxiatuentzako material bilketa antolatu du Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak.Hainbat arrazoi tarteko beraien lurraldeetatik alde egin behar izan duten pertsonei laguntzeko helburuagaz egingo dute bilketa, eta material zeha...
Hainbat arrazoi tarteko beraien lurraldeetatik alde egin behar izan duten pertsonei laguntzeko helburuagaz egingo dute bilketa, eta material zehatza lortzea dute helburu; kanpin dendak, estalkiak, esterillak, mantak eta lo zakuak, hain zuzen.
Domekan hasi zuten material bilketa etxez etxekoa dela azaldu dute sustatzaileek. Zerbait eman nahi izanez gero, hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 688 80 02 21.