Astigarraga eta Eizagirre irabazle
Barikuan hasi eta domekara bitartean jokatu da Berriatuan III. Pala Txapelketa Mistoa. Denetara 20 bikotek parte hartu dute, eta horien guztien artean Janire Astigarraga eta Lander Eizagirre izan dira onenak. Astigarragak eta Eizagirrek Joseba Goienola...

Barikuan hasi eta domekara bitartean jokatu da Berriatuan III. Pala Txapelketa Mistoa. Denetara 20 bikotek parte hartu dute, eta horien guztien artean Janire Astigarraga eta Lander Eizagirre izan dira onenak. Astigarragak eta Eizagirrek Joseba Goienolak eta Marga Murillok osatutako bikotearen aurka lehiatu zuten finala. Partidu lehiatua izan zen, eta hiru tantogatik erabaki zen: 15-12.