Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • JOLASTU GEUGAZ!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Gizartea

Proiektu bat bukatu, beste bati hasiera emateko

Izaro Mendieta
Gernika-Lumo
2018/03/04
Hasten den guztiak izan ohi du amaiera, eta Sareren Aterabidetik dispertsiometraiari ailegatu zaio berea. Barikuan eman zioten amaiera ofiziala, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean, Azken emanaldia izan dadila izenburupean. 50 bat lagunen artean, dokumentalaren ez-ohiko emanaldia egin zuten; tarteka, Sareko kideen adierazpenak uztartuz. Lehenengo, Erradiografiak liburuxka atera zuten, eta ondoren Aterabidetik dispertsiometraia; batean zein bestean hainbat lagunen parte hartzea izan dute, eta horiek eskertzeko baliatu zuten barikuko ekitaldia. Hala, orain arteko proiektuekin zer bilatu nahi izan duten ere azaldu zuen Astran Gernika-Lumoko Sarek. Eta, horregaz batera, bertaratutakoei helarazi zioten argazkigintzari lotutako proiektu berriari ekingo diotela aurrerantzean. “Proiektu berri bati ekingo diogu, baina jarraituko dugu aurretik egin ditugun hainbat ekimenekin”. Hala, martitzenerako Bake-Leku txokoagaz elkarlanean antolatu duten hitzaldi-solasaldiaren deialdia zabaldu zuten. Garai berri baterako espetxe politika izenburupean egingo dute mahaingurua, Elai-Alai aretoan, 20:00etan. Bertan parte hartuko dute Garbiñe Biurrun Euskadiko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidente eta EHUko irakalseak eta Agus Herran Foro Sozial Iraunkorreko dinamizatzaile eta kazetariak. Humberto Unzueta kazetariak moderatzailearen papera beteko du. Bestalde, bonbardaketaren harira, apirilaren 28rako aurreikusita daukaten ekimenaren berri ere eman zuten. Bertaratutakoen erantzunagaz “pozik” da Sare, eta “giro ona” sortu zela adierazi du. Barikuko hitzordua, gainera, sarekideen inplikazioa eskatzeko ere erabili zuten. Izan ere, Sareren asmoa dispertsioak 30 urtetan Gernika eta inguruetan eragindakoaren argazki bat egitea da, eta, horretarako, “era batean edo bestean dispertsioaren eraginpean egon diren pertsonen argazkiak” lortu nahi dituzte. Datu base bat sortuko dute, eta hori posible egiteko, jende guzti horren informazioa behar dutela azaldu dute; “horretarako, sarekideen laguntza behar dugu”. Laguntza eskaera horren aurrean, barikuan Astran bildutakoek “ondo” erantzun zutela dio Sarek. Pertsona desberdin eta anitzez eraikitako sareak, bere aldetik, denok etxean izan arte lanean jarraitzeko asmoa agertu du. “Aldarrikatzen dugu horrelako gehiago egitearen beharraren azkena izan dadila. Aterabidetik ekarpena izan dadila hau ere, zinez”. Barikuko ekitaldiaren argazkiak (Kostan Delgado):
DSC_0035
DSC_0035
DSC_0033
DSC_0033
DSC_0031
DSC_0031
DSC_0030
DSC_0030
DSC_0028
DSC_0028
DSC_0027
DSC_0027
DSC_0026
DSC_0026
DSC_0025
DSC_0025
DSC_0023
DSC_0023
DSC_0022
DSC_0022
DSC_0019
DSC_0019
DSC_0018
DSC_0018
DSC_0014
DSC_0014
DSC_0013
DSC_0013
DSC_0011
DSC_0011
DSC_0008
DSC_0008
DSC_0005
DSC_0005

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.