Matxitxakoko Batailako itsas gudariak omendu dituzte gaur Bermeon
Matxitxakoko Gudaren urteurrenak ekitaldiak ekarri ditu, beste behin, Bermeora, 1937. urteko martxoaren 5eko bataila hartako gudariak omentze aldera. Urtero legez, Matxitxakoko Batailako itsas gudariak omendu dituzte gaur Bermeon, Itsas gudari egunean.
Lore eskaintza egin dute lehenengo itsasoan, eta ondoren, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskultura inguruan bilduta, itsas gudariei lorak eskaini dizkiete bertan bildutakoek. Azkenik, ekitaldi politikoa egin dute Bermeoko Kafe Antzokian. Asier Larrauri aurkezle zela, Maddalen Iriartek, Meritxell Elgezabalek eta Idurre Bideguren Bermeoko alkateak parte hartu dute.
“Eurek gure herriaren alde egindako lana gogoratu dugu. Guk ere, euren moduan, lan handia daukagu aurretik egiteko!”, azaldu du Bermeoko EAk.
Bermeoko Eusko Alkartasunak ateratako argazkien galeria: