Martxoaren 23a da ipuin lehiaketan parte hartzeko azken eguna
Gautegiz Arteagako Udalak XIX. Ipuin lehiaketa antolatu du, eta bertan parte hartzeko azken eguna martxoaren 23a dute herritarrek.Udalak jakitera eman duenez, ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dira, eta landu beharko duten gaia librea izango da. H...
Udalak jakitera eman duenez, ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dira, eta landu beharko duten gaia librea izango da. Hain zuzen, 7 eta 12 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute, eta hiru kategoriatan banatuta egingo dute: lehenengo mailan, 2010-2011.urteetan jaiotakoak egongo dira, eta horiek, gehienez, orrialde bat idatzi beharko dute, marrazkia barne. Maila honetan eskuz idatzi beharko dute parte hartzaileek. Bigarren kategorian izango dira 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak, eta orrialde bina idatzi beharko dituzte, marrazkia barne. Azkenik, 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoek parte hartuko dute; kasu horretan, orrialde bi edo gehiago idtzi ahalko dituzte, eta ordenagailuz egiteko aukera izango dute lana. Kategoria bakoitzeko irabazleak sari bana jasoko du.
Parte hartzaile horiek guztiek Aretxederreta Kultur Etxean zein Montorre eskolan aurkeztu beharko dituzte lanak.
Sari banaketa, apirilean
Epaimahaiak lanen irudimena, sormena eta aurkezteko modua hartuko ditu kontuan. Eta aukeratzen dituzten lan horien egileek apirilaren 13an jasoko dituzte dagozkien sariak Aretxederreta kultur etxean egingo duten sari banaketan. 17:00etan hasiko dira sariak ematen.