Argiztapen eta soinu aparatu berriekin hornitu dute Ikusgarri aretoa
Ikusgarri Aretoko ekipamenduaren kalitatea hobetzeko asmoz, Lekeitioko Udalak, Zinemazaleen elkarteagaz batera, bere apustua sendotu du argiztapen eta soinu aparatu berriak erosiz.Orain arte egiten ziren antzerki eta bestelako ikuskizunetarako argizta...
Orain arte egiten ziren antzerki eta bestelako ikuskizunetarako argiztapen eta soinu ekipoak alokatu egiten zirela jakitera eman du udalak. Hemendik aurrera, aldiz, ekipamendu osoa aretoan bertan finkatuta egongo dela azaldu dute, etorkizunean dirua aurreztuz. «Horretarako, agertokian truss izeneko aparatua jarriko da, ikuskizunetarako beharrezkoa den tresneria bertan zintzilikatzeko».
Horrek guztiak aretoaren aukerak handituko dituela dio udalak, «ekipamenduaren kalitatea hobetuz eta ikusleentzako esperientzia atseginago bat sortuz».
2021eko abendura arte indarrean egongo den hitzarmena sinatu zuten 2017ko abenduan Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak eta udalak. Aretoaren zerbi- tzuak hobetzeko zenbait inbertsio egiteko asmoa ere erakutsi zuen orduan udalak. Helburu horregaz, 25.000 euro bideratu dituzte argi eta soinu ekipo berria erostera.