Zainduz programak lau hitzaldi eta bi tailer berri antolatu ditu
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatzen duen Zainduz programaren barruan, ekitaldi berriak antolatu dituzte. Atzo egin zuten lehenengoa, eta martxoaren 20a bitartean, lau hitzaldi e...
Lau hitzaldiak Gernika-Lumoko Kultur Etxean emango dituzte. Atzo Elai-Alai aretoan bildu ziren, eta dementziak eragindako portaera aldaketen aurrean nola erantzun behar den landu zuten bertan. Hurrengoa datorren astelehenean, martxoaren 5ean izango da. Zaintzarako oinarrizko teknikak eta mobilizazioak izenburupean eskainiko dute berbaldia 18:30ean, Elai-Alai aretoan.
Hurrengo bi hitzaldiak martxoaren 13an eta 20an izango dira, 18:00etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Maria Agirre aretoan. Mendekotasuna duen familiartekoen zaintza: Nire ingurunea, non topatu dezaket sostengua eta laguntza? deitutako hitzaldia emango dute martxoaren 13ko saioan, eta, azkenengoan, sentimendu eta emozioak landuko dituzte.
Tailerrak martxoan
Hitzaldietan alde teorikoa landuko den arren, barneratutakoa praktikan nola jarri behar den ikasteko aukera ere eskainiko du Zainduz programak tailerren bitartez.
Martxoaren 1ean 18:00etan izango da lehen saioa, eta portaera zailen aurrean nola erantzun behar den irakatsiko dute. Bigarrena, berriz, hurrengo eguaztenan, martxoaren 7an izango da; mendekotasuna duten pertsonen mobilizazioari buruzkoa izango da. Tailerrek lotura zuzena dute hitzaldiekin, baina herritarrek erabaki dezakete zein hitzaldi eta tailerretara joan.
Hitzaldietan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta horretarako, mank.ssbusturialdea@bizkaia.org helbidera mezua bidali edo 94-625 51 52 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek.