Sexualitatea eta drogomenpekotasuna lantzeko tailerra antolatu dute Sukarrietan
Sukarrietako Udalak eta Urremendi Landa Garapen elkarteak antolatuta, sexualitatea eta drogomenpekotasuna lantzeko tailerra antolatu dute Sukarrietan.
Gazteei zuzendutako tailerra dela azaldu dute antolatzaileek, 12 eta 17 urte bitartekoei, hain zuzen ere.
Jakitera eman dutenez, bi saiotan landuko dituzte edukiak. Hala, Pazko asteko apirilaren 5ean eta 6an batuko dira tailerrean parte hartzeko izena ematen duten gazteek.
Sei orduko tailerra izango da, egun bakoitzean hiru ordu, 10:30ean hasita, eta Sukarrietako Gaztelekuan bilduko dira horretarako.
Izena eman behar da. Antolatzaileek azaldu dutenez, afektibitatea, berdintasuna, sexualitatea, mendetasunak eta droga kontsumoari buruzko informazio ezberdinak jorratzea da tailerraren helburua.
Parte hartu gura duten gazteek aurretiaz eman beharko dute izena, martxoaren 28a baino lehen. Udaletxean, emailez (udala.sukarrieta@bizkaia.org) edo telefonoz (94-687 07 15) eman daiteke izena.