Atzo gauean
Errigoitiko Ikuilu txokoan jokatu zuten
Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa.
Puntu bakarreko aldea egon zen sailkapeneko lehenengo bien artean; 165,5 puntu batu zituen Erezumak, eta Julen Ibarguengoitiak 164,5 puntu.
158 puntugaz Koldo Gezuraga geratu zen hirugarren, eta 148,5 puntu lortu zituen Unai Agirre laugarrenak. Lurdes Ondaro eta Nagore Beitia sailkatu ziren bosgarren eta seigarren, hurrenez hurren.
Antolatzaileen berbetan, Errigoitiko jendartearen berotasunean saio ederra izan zen, eta bertaratu ziren bertsozaleei eskerrak eman dizkiete, bai eta bertsolariei ere.
Atzo gaueko kanporaketako sei bertsolariak, gai jartzaileagaz.
Argazkia: Lilibertso
Hiru kanporaketetatik bi lehiatu dituzte, eta
hurrengoa Muxikan izango da datorren astean. Ariatza auzoko Atxelipe txokoan Ander Elortegi, Ibai Amillategi, Asier Galarza, Iker Uriarte, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Arano bertsolariek jokatuko dute martxoaren 2an azken kanporaketa.
Orduan jakingo da zeintzuk diren finalean kantatuko duten sei bertsolariak. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatzen da finalera, eta gainontzekoak puntuazioaren arabera.
Aurrekoetan moduan, lehenengo afaldu, eta ostean izango da bertso saioa.
610 33 78 32 telefono zenbakira deituta
izena eman behar da.
Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren
finala martxoaren 17an [zapatua] jokatuko dute Gernika-Lumoko Astran.
2. KANPORAKETA (SAILKAPENA):
- Julen Erezuma 165,5 puntu
- Julen Ibarguengoitia 164,5 puntu
- Koldo Gezuraga 158 puntu
- Unai Agirre 148,5 puntu
- Lurdes Ondaro 143 puntu
- Nagore Beitia 135 puntu
ORAIN ARTEKO SAILKAPENA:
- Onintza Enbeita 183 puntu (1.kanporaketaren irabazlea)
- Julen Erezuma 165,5 puntu (2. kanporaketaren irabazlea)
- Julen Ibarguengoitia 164,5 puntu
- Eneko Aldana 162,5 puntu
- Mikel Retolaza 158 puntu
- Koldo Gezuraga 158 puntu
- Enare Muniategi 153 puntu
- Gurutz Uruburu 152 puntu
- Unai Agirre 148,5 puntu
- Lurdes Ondaro 143 puntu
- Beñat Bilbao 139 puntu
- Nagore Beitia 135 puntu
(ARGAZKIAK: LILIBERTSO)