Kalean talde jolasak sustatzeko jolasgune berria jarri dute Atalden
Hainbat mahai jolas ipini dituzte, bai eta igel jokoa eta diana bat ere. Adin guztietako herritarrak lasai egoteko gune «eder eta atsegina» ere egin gura izan dute, beharrezko altzariak jarritaBermeoko Udalak jolasgune berria jarri du Atalden. Mahai ...
Hainbat mahai jolas ipini dituzte, bai eta igel jokoa eta diana bat ere. Adin guztietako herritarrak lasai egoteko gune «eder eta atsegina» ere egin gura izan dute, beharrezko altzariak jarrita
Bermeoko Udalak jolasgune berria jarri du Atalden. Mahai jolas ezberdinak jarri dituzte, partxisa eta oka, besteak beste. Horrez gain, igel jokoa eta diana bat ere aurki daitezke. Taldean jolas daitezkeen betiko jolasak berreskuratu gura izan ditu udalak, «gazteek kalean jolas horiekin elkarrekin ondo pasatzeko aukera izan dezaten».Gunea «edertu» gura izan dutela esan du zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak, baina aldi berean, erabilera praktikoa ere eman gura izan diote: «Gaztetxoen, nerabeen eta familien arteko talde jolasak sustatzea izan da helburu nagusietako bat». Jolasgune horretan jarri dituzten jolasak, gainera, hiri altzari «egokiekin» lagunduta daude, «jolasten daudenak jesarri ahal izateko eta eroso egon ahal izateko», esan du Ibarrolazak. Iluntzean jolasteko aukera ere badago, argiak jarri dituzte eta.
Horrez gain, gune horretan «lasai egoteko» txoko «eder eta atsegina» sortu gura izan dute adin guztietako herritarrentzat. Gunea edertzeko, hortaz, lorontzi erraldoiak jarri dituzte, landare eta loreekin; «guneari kolorea eta bizia emateko». Herritarrak lasai egoteko lau banku ere jarri dituzte.
Elementu horien guztien kostua 14.386,23 eurokoa izan dela jakitera eman dute.