Izaskun Bilbaok hitzaldia emango du gaur, Gernika-Lumoko batzokian
Gernika-Lumoko Batzokiak Izaskun Bilbao Barandika EAJ-PNVren europarlamentariaren bisita hartuko du gaur; izan ere, EAE, Bizkai eta Busturialdearen ikuspuntutik «interes bizikoak» diren Europako gaiak jorratzeko izango da Busturialdeko herrian.
Hain justu, 19:00etan hasiko du berbaldia bermeotarrak, eta ordutik aurrera hainbat gai izango ditu hizpide: Europan euskara defendatu, hizkuntza gutxituak babestuz; Herrien Europa, ametsa al da?; Errefuxiatuen arazoen aurrean Europar Batasunaren politikak eta neurriak…
Sarrera irekia izango dela jakinarazi du EAJ-PNVk, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.