Itsas seinaleak egingo dituzte Arrantzaleen Museoko tailerrean
Zapatuan familia tailerrean bilduko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoan, eta oraingoan itsas seinaleak egiteko batuko dira; 16:30ean ipini dute ordua.4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute, familiako arduradun bategaz. Eta, ume zein nagusi elkar...
4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute, familiako arduradun bategaz. Eta, ume zein nagusi elkarrekin, itsasoan komunikatzeko erabiltzen diren bandera seinaleak ezagutuko dituzte, eta horiek praktikan jartzeko aukera ere edukiko dute.
Tailerrean parte hartzeko lekuak mugatuak dira. Horregatik, aipatu familia tailerrean parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izangoa dute aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako.
Euskaraz eskainiko dute tailerra, eta doakoa da.