Martxoaren 4an da
Ibarruriko Mendi Martxa. Internet bidez
Urdaibai Koparen webgunean aurrez izena ematen dutenek
8 euro ordaindu behar dituzte. Egunean bertan, ostera, 12 euro ordaindu beharko dira.
Urdaibai Koparen lehen proba honetan mendi martxa luzea eta mendi lasterketa
20 kilometrokoak izango dira.
Martxa laburrean izena ematen dutenek
9 kilometroko ibilbidea burutuko dute.
Edozein zalantza argitzeko edota arazoren bat izanez gero,
ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbidera mezua bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek.
az ere Ibarrurikoa izan zen kopako lehenengo mendi lasterketa, eta Joanes Goitisolok eta Araitz Irazuk irabazi zuten. Hain zuzen ere, bi arrolapetar horiek izan ziren 2017ko Urdaibai Koparen
txapeldunak.
URDAIBAI KOPA:
- Ibarruriko Mendi Martxa (Martxoak 4)
- Ereñoko Mendi Martxa Lasterketa (Apirilak 8)
- Gernika-Lumoko Mendi?Jaia (Ekainak 3)
- Txipiroi Trail (Uztailak 7)
- Gautegiz Arteagako Mendi Martxa (Irailak 9)
- Forutik Forura Mendi Martxa Lasterketa (Irailak 30)
- Gorozikako Mendi Martxa (Urriak 7)