Q ziurtagiria berritu du Gernikako Turismo Bulegoak
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak hamalaugarrenez jarraian berritu du kalitatearen adierazlea den Q ziurtagiria. Bikaintasunez, 9,5eko notagaz gainditu du auditoria.
Turismo ziurtagiria lortzeko arauak eskatzen dituen kalitate, segurtasun eta profesionaltasun mailak betetzen direla egiaztatu behar ditu Gernika-Lumoko turismo bulegoak. Aztertzaileek, gainera, Turismo Bulegoak ematen dituen zerbitzuak eta eskura dituen bitartekoak nabarmendu dituzte.
Udaleko arduradunek esan dutenaren arabera, Q ziurtagiria turismo erakundeen kalitate maila berariaz egiaztatzeko lehen sistema da. “Ziurtagiriak bermatu egiten du Gernika-Lumo egiten ari den lana herritarrei eta bisitariei goreneko kalitate zerbitzua ematearren”, gehitu dute udaletik.
2013an, EFQM programa europearreko bikaintasuna eta kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoaren izendapena eskuratu zuen Gernikako Turismo Bulegoak.