Arratzuko Belendiz auzoko txokoan jokatu zuten
Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren lehen kanporaketa, bariku gauean.
183 puntugaz nagusitu zen Enbeita. 162,5 puntugaz Eneko Aldana foruarra sailkatu zen bigarren, eta Mikel Retolaza busturiarra izan zen hirugarrena, 158 puntugaz.
Belendizeko txokoan lehiatu zuten kanporaketa, barikuan.
Argazkia: Lilibertso.
Hala, puntu bakarreko aldea egon zen laugarrenaren eta bosgarrenaren artean. Retolazarengandik bost puntura sailkatuta, Enare Muniategi Gautegiz Arteagako bertsolari gaztea geratu zen laugarren, eta haren atzetik sailkatu zen Gurutz Uruburu muxikarra. Beñat Bilbaok 139 puntu bildu zituen.
Barikuan, Errigoitin. Hiru barikutan jarraian lehiatuko dituzte kanporaketak. Bariku honetan Errigoitiko Ikuilu txokoan dute hitzordua eskualdeko bertsozaleek. Julen Erezuma, Nagore Beitia, Lurdes Ondaro, Koldo Gezuraga, Unai Agirre eta Julen Ibarguengoitia bertsolariek parte hartuko dute bigarren kanporaketa honetan.
21:00etan hasiko da afaria, eta
Ikuilu txokoan bertan edo
610 33 78 32 telefono zenbakira deituta
izena eman behar da.
Martxoaren 2an Muxikako Ariatza auzoko Atxelipe txokoan lehiatuko dute hirugarren eta azken kanporaketa. Ander Elortegi, Ibai Amillategi, Asier Galarza, Iker Uriarte, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Arano bertsolarien txanda izango da orduan.
Finala, berriz, martxoaren 17an [zapatua] jokatuko dute Gernika-Lumoko Astran.