Busturiaren oroimenak interes handia piztu du
Unai Serrano Mujikak eta Maribel Egizabal Suarezek idatzitako Busturia 1937-1977 represion y resistencia de un pueblo liburua aurkeztu zuten joan den barikuan Altamirako kultur etxean.
Aretoa txiki geratu zen, asko izan baitziren aurkezpenera bertaratutako herritarrak, Busturian gertatutakoaren berri izan asmoz. Egileekin batera, Ahaztuak elkarteko Martzelo Alvarez ere egon zen aurkezpenean.