Goma Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren gizonezkoen 600 kiloko finala, eta emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia lehiatu zituzten
zapatuan Ibarrako kiroldegian.
Beti-Gaztek Ibarraren kontra jokatutako berdinketa hausteko tiraldian nagusituta lortu zuen txapela janztea. Hala, Gaztedi sailkatu zen hirugarren.

Muruetakoak zapatuan, Ibarran.
Argazkia: Ibarra Sokatira Taldea.
Hala, Busturialdeko sokatiralariak dauden
Sokarri Arrigorriagako taldea sailkatu zen
laugarren, eta haren
atzetik geratu zen
Murueta.

Sokarrikoak zapatuan, Ibarran.
Argazkia: Ibarra Sokatira Taldea.
500 kiloko saioan, berriz, Badaiotz izan zen onena; 6 puntu eskuratu zituen.
Batirtze Ispizua eta Erika Julieth Rojas bermeotarrak dauden Gaztedi taldea sailkatu zen bigarren, 5 puntugaz. Ibarrak 4 puntu eskuratu zituen, Berriozarrek 3 puntu eta Txantreak 2 puntu. Beti-Gazte sailkatu zen azken postuan, ez baitzuen puntu bakar bat ere lortu.
Asteburu honetan amaiera. Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa asteburu honetan amaituko da. Hain zuzen, zapatuan [otsailak 24] 500 kiloko finala hartuko du Laukizek. Eta 560 kiloko saio bakarra ere lehiatuko dute. Domekan, ostera, mistoko 600 kiloko jardunaldia lehiatuko dute Bilbon.