Saihesbideagaz egingo den lotura 2019rako prest izatea espero dute
Bizkaiko Foru Aldundiak esleitu behar ditu lanak, eta hamar hilabetean prest egotea aurreikusten da. Bermeoko Udalak dio lotura «ezinbestekoa» delaTellaetxe Tar Josu kaletik Bermeora sartzeko aukera 2019an izatea espero dutela esan du Bermeoko Udalek...
Bizkaiko Foru Aldundiak esleitu behar ditu lanak, eta hamar hilabetean prest egotea aurreikusten da. Bermeoko Udalak dio lotura «ezinbestekoa» dela
Tellaetxe Tar Josu kaletik Bermeora sartzeko aukera 2019an izatea espero dutela esan du Bermeoko Udaleko Lurgintza zinegotzi Amaia Elorzak.Saihesbideagaz lotura egiteko lanak, hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak esleituko dituela jakitera eman du Elorzak. Lanak hasita, hamar hilabetean amaituta egotea aurreikusten dute. «Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz hitzarmena sinatu ostean eta lurrak kudeatu eta jabeekin horien erabilerari buruzko hitzarmenak sinatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak saihesbideagaz lotura egiteko lanak lehenbailehen hastea espero dugu».
Elorzaren arabera, «ezinbestekoa» da saihesbideak Bermeogaz lotura edukitzea, eta horretarako udalak «ahalegin berezia» egin duela nabarmendu du. Udalarentzat herriak aipatu sarbidea edukitzea «lehentasuna» dela esan du, «Bermeoren zirkulazioa eta mugikortasuna hobetzeko aukera eskainiko duelako».
Saihesbidearen sarbideak, bestalde, beste onura batzuk ere izango dituela diote: «Artikako industrialdera doazen bolumen handiko ibilgailuak (kamioiak eta autobusak) ez dira herri erditik igaroko, eta horrek herriko zirkulazioa murriztuko du. Modu horretan, oinezkoei lehentasuna emateko aukera egon daiteke».
Sarbideak «zerbitzu garrantzitsua» ere eskainiko duela uste dute; izan ere, gune horretan, industriaz aparte, 800 garaje pribatutik gora daude, eta 4.000 biztanle inguru bizi dira, «Bermeoko biztanleri osoaren laurdena, gutxi gorabehera». Lotura horregaz, bertako bizilagunek zuzenean herritik irteteko aukera edukiko dute, erdigunetik igaro barik. «Horrek, zalantza barik, herri erdiko zirkulazioa arinduko du».