Sareginek Bermeoko feministen sarea desegin da
Hamar urteko ibilbidearen ostean, bide ezberdinak hartuko dituzte taldekideek. Aurrerantzean, bi talde feminista egongo dira herrian: Sorginorratz eta NorezHamar urteko ibilbidearen ostean, Sareginek Bermeoko feministen sarea desegin, eta bide desberdi...
Hamar urteko ibilbidearen ostean, bide ezberdinak hartuko dituzte taldekideek. Aurrerantzean, bi talde feminista egongo dira herrian: Sorginorratz eta Norez
Hamar urteko ibilbidearen ostean, Sareginek Bermeoko feministen sarea desegin, eta bide desberdinak hartzea erabaki dutela jakinarazi dute ohar baten bidez.Taldea sortzeko arrazoi izan ziren «kezka eta ikuspegia» oraindik ere badirela eta, dinamika desberdinak sortzeko aukerari atea zabaldu gura izan diotela azaltzen dute oharrean. Horregatik, aurrerantzean, bi proiektu feminista abiatuko dituztela jakinarazi dute: Sorginorratz (erreka jagole) eta Norez.
Sareginek Bermeoko feministen sareak ibilbide «oparoa» egin duela argi daukate, Bermeon feminismoari lekua egin diote eta gai asko eta asko landu dituzte: emakumeen kontrako erasoen prebentzioa eta salaketa, abortuaren eskubidearen aldeko aldarrikapena, ikastetxeekin batera gaztetxoen sentsibilizazioa eta formazioa lantzeko ekintzak, jostailu ez sexistei buruzko sentsibilizazioa, transexualitateari buruzko jardunaldiak, emakumeen egoera lan munduan, komun komunak aldarrikatzeko kanpaina….
Feminismoa zabaltzeko eta horri prestigioa emateko lan handia egin dutela azaldu, eta urte horietan guztietan «erreferentziazko talde garrantzitsua» izan direla aitortu dute. «Erreferentzialtasuna eta zilegitasuna gureganatu ditugu; gainera, herri mugimenduko hainbat esparrutan aritu gara eta ikuspegi feminista egon da horietan guztietan».
Hala, ikuspegi feminista daukaten Bermeoko emakumei elkarren artean batu eta antolatzeko deia egiten diete, edo gura izanez gero, sortzen ari diren bi talde horietan parte hartzera ere gonbidatu dituzte.
Bi talde horiekin harremanetan jartzeko bidea eman dute: sorginorratzfem@gmail.com eta norezmorez@gmail.com.