Lapiko eta putxera txapelketako saria, Sopelara
Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta, hirugarren lapiko eta putxera txapelketa egin zen zapatuan, Bermeoko Alde Zaharrean. Hogei lapiko aurkeztu zituzten, eta sari nagusia Larrondo Beko sopelatarrarentzat izan zen. Garaikurra, 200 euro, txapela et...
Bigarren sariak Balmasedara egin zuen salto, eta, hirugarrena, berriz, Busturialdean geratu zen, Gernika-Lumon, hain zuzen ere.
Aurten, iaz baino hiru lapiko gehiago aurkeztu dituzte.
Goiz hasi zen Alde Zaharra indaba usaina hartzen. Izan ere, goizeko 08:00etan sukaldari eta laguntzaileek lekua hartu zuten beraien lapikoak sutan jarri eta janaria prestatzen hasteko. Euriak ez zuen lagundu, eta antolatzaileek Goiko Plazan jarritako karpa azpian egon ziren parte hartzaile gehienak. Karpa inguruetako bestelako txokoetan ere aritu ziren zenbait.
13:00ak eta 13:30ak bitartean aurkeztu zituzten lapikoak, eta onena aukeratzerako orduan, epaileek aurkezpena, gustua eta sukaldatze puntua hartu zituzten kontuan. Epaileen arabera, «maila ona» egon zen; eta prestakuntza desberdinak egon ziren arren, «pozik» azaldu ziren.