'Idiot Txou' antzezlana eskainiko dute Ondarroan, domekan
Idiot Txou izeneko antzezlana eskainiko dute Ondarroako Bide Onera zineman, domekan. Ados teatroaren antzezlana 18:00etan hasiko da, Zubi Zahar herri ikastolaren 50. urteurren egitarauaren baitan.Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetx...
Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea dira aktoreak, eta zuzendaria, berriz, Garbi Losada.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Zubi Zahar herri ikastolan, Zurrumurru liburudendan eta ikastolaren webgunean, 12 euroren truke: www.zubizaharherriikastola.eus.
Antzezlana gaurkotasunaren umorezko analisia egiten duen komedia bat da. Bi esatarik eta teknikari batek irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Baina irratsaiora inork deitzen ez duenez, arazoa konpondu beharko dute. Horretarako bertaratzen diren ikusleak ere antzezlanaren parte izango dira.