mdkswim.com webgunean izena eman beharko da, eta
300 parte hartzailetako muga ipini dute.
Ekainaren 16an lehiatuko dute proba.
14 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Federatuta daudenek 22 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu gabeek 25 euro.
Iaz izen ematea zabaldu zuten egunean,
plaza guztiak bederatzi minututan bete ziren.
Hala, itsasoko egoera txarragatik
bertan behera utzi behar izan zuten proba egunean bertan (ekainak 11). Dena prest eduki arren, parte hartu behar zuten igerilarien segurtasuna arriskuan egon zitekeela ikusita proba ez egitea erabaki zuten antolatzaileek.
Hain zuzen ere, arrazoi horregatik iaz izena eman zutenek dute proba lehiatzeko lehentasuna. Horretarako, izena emateko bi fase jarri dituzte.
Lehen fasea otsailaren 12tik 25era da, eta iaz itsas zeharkaldiaren egunean Mundakara hurbildu eta dortsala jaso zuten igerilariek izena eman dezakete fase honetan.
Bigarren fasea martxoaren 15ean hasiko da. Lehen fasea amaituta, antolatzaileek zenbat plaza geratzen diren jakitera emango dute.
Halaber, aurrez izena emandakoekin 300 parte hartzaileetako mugara heltzen ez badira, probaren egunean bertan ere izena eman ahalko da. Orduan federatuek zein federatuta ez daudenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.