Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen atzo, eta urtero egin modura, Bermeoko Minbiziaren Aurkako elkarteko kideak kalera ateratzea erabaki zuten; atzo egin beharrean, hala ere, zapatuan egin zuten.
Bermeoko boluntarioak, zapatuan, Erreten parkean duten egoitzaren kanpoaldean. Argazkia: Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkartea
Urtero egiten duten modura, Lameran informazio mahaia jartzea zen Bermeoko boluntarioen asmoa. Egun horretan, herritarrei gaitzaren inguruko informazio orriak banatzen dizkiete.
Aurten, baina, eguraldiak ez zuen lagundu, euri eta euri eman baitzuen goiz osoa eta informazio mahaia ez jartzea erabaki zuten. Horren ordez, Erreten parkean taldeak duen egoitza zabaldu eta kanpoko aldea puxikekin apaindu zuten. Informazioa, hortaz, egoitzan bertan banatu zuten.