Mundakako Txilipitxeruek elkarteak Bizkaiko Elikagaien Bankurako janari bilketa egin zuen zapatuan.
Mundakako Plazan jarri zuten mahaia, udaletxeko arkupeetan, euritik babespean, 09:00etatik 15:00etara. Eguraldi txarra egin zuen, hala ere, elkarteko kideak pozik agertu dira batutakoarekin: “Herritarrek euren alde solidarioa atera zuten eta nahikotsu batu genuen”.
Elkarteak egin duen hirugarren elikagaien bilketa izan da zapatukoa, eta hurrengoa “ziurrenik” Gabonetan egingo dutela azaldu dute.