Txilipitxeruek elkarteak janari bilketa egingo du bihar
Mundakako Txilipitxeruek elkarteak Bizkaiko Elikagaien Bankurako janari bilketa egingo du bihar.Elkarteko kide Peio Ruizek jakitera eman duenez, Mundakako Plazan egongo dira, 09:00etatik 15:00etara.Orain dela hiru urte hasi zen elkartea elikagai bilket...
Elkarteko kide Peio Ruizek jakitera eman duenez, Mundakako Plazan egongo dira, 09:00etatik 15:00etara.
Orain dela hiru urte hasi zen elkartea elikagai bilketak antolatzen, eta urtean behin egiten dutela zehaztu du Ruizek.
Orain arte egindako bilketek erantzun ona izan dute, eta biharkoak ere erantzun bera edukitzea gurako lukete. Hala, herritar guztiak animatu dituzte ekimen solidario honetan parte hartzera.
Iraungitze data luzea
Aurrekoetan egin modura, iraungitze data luzea daukaten elikagaiak batu gura dituzte, batez ere, arroza, olioa, esnea, kontserbak, pasta, gailetak, egoskariak, azukrea…, «bakoitzak ahal duena», diote.
Elkarte soziokulturala da Txilipitxeruena, hala eta guztiz ere, eratu zirenean jaiekin zerikusia zeukaten ekimenak baino ez zituzten antolatzen. Orain dela hiru urte, hala ere, esparru desberdinetara zabaltzeko erabakia hartu zuten, eta mota honetako ekimenak antolatzen hasi ziren, «gauza solidarioak» egin asmoz.