Taberna eta denden arteko lehiaketa egingo dute inauterietan
Herriko dendari eta tabernariak ere, inauterietan parte hartzera animatu nahi ditu Markina-Xemeingo Udalak. Hori dela eta, Jai Batzordearen ekimenez, taberna eta denden arteko mozorro lehiaketa antolatu dute bigarren urtez.Nahi duten gaia aukeratu ahal...
Nahi duten gaia aukeratu ahalko dute lehiaketan parte hartzen duten merkatari eta ostalariek, baina tabernak inauteri domeka osoan egon beharko dira apainduta, eta denden erakusleihoa eguenetik zapatura egon beharko da jantzita.
Parte hartu nahi dutenek udaletxeko harreran eman behar dute izena datorren martitzen eguerdirako. 200 euroko saria eramango du epaimahaiak aukeratzen duen saltokiak.
Pachuamelot irabazle
Iaz antolatu zuten estreinako inauterietako ostalari-tabernarien sariketa berezia Markina-Xemeinen, eta alde zaharrean dagoen Patxua tabernak eraman zuen saria.
Erdi Aroko gotorleku bihurtu zuten Patxua taberna, eta epaimahaiak jakinarazi zuenez, tabernaren apainketaz gain, Iker Eizagirre tabernako nagusiak eta bere lagun taldeak inauteri egunean izandako parte hartzea erabakigarria izan zen aukeraketa egiterakoan.