Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Gizartea

Prekarietateak hil egiten duela salatzeko batu dira sindikatuak, Bermeon

Olaia Zabalondo
Bermeo
2018/01/30
Euskal gehiengo sindikala Lameran batu zen atzo eguerdian, Atunsa enpresaren aurrean. Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean egin zuten elkarretaratzea. Joan den eguenean lan istripuan hildako arrantzalearen heriotza salatu zuten. Bermeoko Atunsa enpresako langilea zen hildakoa, Ghanakoa. Era berean, beste behin ere, arrantza sektoreko langileek bizi duten egoera prekarioa ere salatu zuten. LAN_ISTRIPUA_SALATZEKO_ELK-1ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek hartu zuten atzokoan hitza, eta hildako langilearen familia, lagun eta arrantzale guztiei «dolumina eta elkartasuna» adierazi gura izan zieten. Beste behin, prekarietateak «hil» egiten duela salatu, eta «terrorismo patronalagaz behin betiko» amaitu beharra dagoela azpimarratu zuten. LAB sindikatuko arrantza arduradun Jota Gallastegik Atunsaren jarrera gogor salatu zuen, «lan istripuak ekiditeko benetako neurririk ez hartzeagatik». Atunsan gertatzen den hirugarren heriotza dela gogorarazi, eta «nahikoa» dela esan zuen. «Enpresak benetako konpromiso eta neurriak hartzeko momentua iritsi dela uste dugu, zoritxarreko lan istripuak saihestu aldera». Beste alde batetik, euskal eta Espainiako gobernuek ardurak bete beharko lituzketela azaldu zuen: «Txalupa guztietan, atunontzi, altura zein baxurako ontzietan, benetako neurriak jarri beharko lituzkete, ezbeharren aurrean arrantzaleek berehalako asistentzia eduki ahal izan dezaten». Ikerketaren zain. Leire Heredia ELA sindikatuko prebentzio arloko arduradunaren arabera, itsasoan lan egiten duten pertsonek «askoz ere zailagoa daukate legea betetzeko prebentzio aldetik», eta enpresa askok legea sarri urratzen dutela azpimarratu zuen. Oraindik Osalanen ikerketaren zain daudela argituta, hurrengoa adierazi zuen: «Ematen du istripua gertatu ostean, hiru egun mediku asistentziarik barik egon zela hildako arrantzalea». Osalanek kanpaina bereziak egiten dituela gogorarazi zuen Herediak, baina liburuetako teoria praktikara eraman behar dela nabarmendu zuen: «Praktikara eroateko errekurtsoak behar dira, eta lehentasunezko gai bat izan beharko luke». Era berean, sektorean legea betetzen den ala ez ikusteko jarraipena egin beharko litzatekeela uste du Herediak.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.