Bisitari kopuruak goraka jarraitzen du Ekoetxean
Ekoetxea Urdaibaik inoiz baino bisitari gehiago eduki zituen 2017an. Hain zuzen ere, 53.832 pertsonak bisitatu zuten Urdaibai Biosfera Erreserban kokatuta dagoen ingurumen zentroa.2016. urteagaz alderatuta, bisitari kopuruak %17 egin du gora. Ekoetxea ...
2016. urteagaz alderatuta, bisitari kopuruak %17 egin du gora. Ekoetxea Urdaibaiko arduradunek azaldu dutenez, urteekin bisitarien kopuruak gora egin du. Zentroak 2008. urteko ekainean ireki zituen ateak, eta ordutik 390.000 bisita baino gehiago jaso ditu.
Urte guztian 350 ekintza antolatu dituzte, eta heziketa eskaintza zabala eskaini dute. Azken horietan, 12.000 ikasle inguruk parte hartu zutela diote. Horrek guztiak bisitari kopuruaren igoeran «zerikusi zuzena» izan duela uste dute: «Biodibertsitateari buruzko erakusketa iraunkorraz eta orain dela gutxi zabaldu berri den Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko erakusketaz gain, 2017an izan diren Bizitzaren eta artearen forma anitzak, Safari metalikoa, Nepal bizitzako zikloa eta oraindik ikusgai dagoen Planetaren birikak minbizi bat du erakusketek ere lagundu dute».
Bisitariek egiten duten balorazioa ere «oso ona» da; ekintzek eta erakusketek 10etik 9,56ko nota jaso dute. Eskola programak, berriz, 9,53 jaso du.