Sukaldaritzako tailerra antolatu dute gazte langabetuentzat
Leartibai Garapen Agentziak hainbat formakuntza saio burutzen ditu eskualdeko gazte langabetuentzat, eta oraingo honetan Sukaldaritzarekin erlazionatutako tailer erdiproduktiboa eskainiko du, otsailean hasi eta ekainera bitartean.Ikastaroan parte hartz...
Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da Leartibai Garapen Agentziaren Markina-Xemeingo bulegoan (Xemein etorbidea, 12-A). Hauek dira bertako bi telefono zenbaki: 94-616 90 88 eta 688 61 24 06. Era berean, tailerrari buruzko informazioa jaso edota zalantzak argitzeko ere telefono zenbaki horietara deitu ahal dela zehaztu dute antolatzaileek.
Goi mailako ikasketarik ez daukaten 16 eta 29 urte bitarteko gazte langabetuei zuzendutako tailerra da. Otsailaren 26tik ekainaren 22ra bitartean emango dute, goizeko ordutegian, Markina-Xemeinen. Zehatz esateko, 09:30ean hasi eta 13:00ak arte izango da.
Edukiari dagokionez, formakuntza saioan parte hartzen dutenek alfabetizazioa eta harrera, sukaldaritzako hastapen formakuntza eta lan munduan barneratzeko laguntza jasoko dituzte.
Jakitera eman dutenez, tailerra Txertatu Merkatuan proiektuaren barruko ekintza da, eta Gazte Enplegurako 2017-2020 Programa Operatiboaren bidez egin dute.