Ostalariek eta dendariek borondatez ematen dituzten produktuekin eta herritarrek egiten dituzten ekarpenekin osatutako otzara zozkatu du, beste behin, Harrera elkarteak, eta atzo eman zuten saria. Zenbaki sarituaren (8.824) jabea agertu ez, eta lehenengo ordezko zenbakia (6.621) eduki duen Larrabetzuko Beñat Kareagak jaso du otzara. Harrera elkarteak eskerrak eman dizkie otzara betetzen lagundu duten guztiei zein errifak erosi dituztenei.