Euskaraldia antolatzen hasteko hitzordua jarri dute
Euskaraldia antolatzeko parte hartze prozesua abiatuko dute Bermeon.Bi hitzordu jarri dituzte, lehenengoa biharko. Parte hartu gura dutenek 19:00etan egon beharko dute Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. Hurrengo hitzordua otsailaren 7rako jarri du...
Bi hitzordu jarri dituzte, lehenengoa biharko. Parte hartu gura dutenek 19:00etan egon beharko dute Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. Hurrengo hitzordua otsailaren 7rako jarri dute. Parte hartu gura dutenek aurretiaz eman ahal izango dute izena, euskera@bermeo.eus helbidera idatzita edota 94-617 91 22 telefono zenbakira deituta.
Euskaraz jakin arren, gaztelaniaz egiteko joera daukaten pertsonak aktibatu eta hizkuntza-ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da Eus- karaldia. Herritarrek eta erakundeek batera landuko dute, eguneroko bizitzan inertziak aldatzea bilatzeko.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte saioetan parte hartzera: «Bermeo euskalduna izaten jarraitzeko guztion inplikazioa beharrezkoa dugu», esan du Bermeoko Udaleko euskara zinegotzi Juan Karlos Agirrek.
Kike Amonarrizen hitzaldiagaz eman zioten hasiera Euskaraldiari Bermeon, abenduaren 14an. Jendetza batu zen Nestor Basterretxea aretoan.