Euskaraldia antolatzeko parte hartze prozesua abiatuko dute eguaztenean
Bermeok bat egin du Euskal Herri osoan abiatuko den Euskaraldiarekin. Kike Amonarrizen hitzaldiarekin eman zioten hasiera Euskaraldiari, eta orain herrian Euskaraldia antolatzeko parte hartze prozesua abiatuko dute.
Bi hitzordu jarri dituzte, lehenengoa eguaztenerako. Parte hartu gura dutenek, 19:00etan egon beharko dute Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. Hurrengo hitzordua otsailaren 7rako jarri dute. Parte hartu gura dutenek aurretiaz eman ahalko dute izena euskera@bermeo.eus helbidera mezu bat idatzita edota 94-617 91 22 telefono zenbakira deituta. Aurretiaz izena ematea eskertzen dutela azaldu dute.
Euskaraz jakin arren, gaztelaniaz egiteko joera daukaten pertsonak aktibatu eta hizkuntza-ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da Euskaraldia. Herritarrek eta erakundeek batera landuko dute eta, eguneroko bizitzan, inertziak aldatzea bilatzen da.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte saioetan parte hartzera, «Bermeo euskalduna izaten jarraitzeko guztion inplikazioa beharrezkoa delako», esan du euskara zinegotzi Juan Karlos Agirrek.