Lanok irisgarritasuna hobetzea izango dute helburu, eta, horretarako, espaloi berria erakikiko dute Talako Andra Mari kalean, telefono kabina dagoen tokitik Tonpoirako bidean. Bi metrokoz abalera izango du espaloiak, hain zuzen ere.
Irisgarritasuna hobetzeko lanak Bermeoko Talan
EH Bilduk eta EAJrekin adostu dituzte Talako hobekuntzak eta, ingurua irisgarriago egiteko, kale horretako eskailerak ere kenduko dituzte, berriak egiteko. Baranda berria ere jarriko dute, eta zebrabide irisgarria egingo dute, espaloi batetik besterakoa. Kalearen beheko aldean, errepidea zabalduko dute, biraketa gunea egokitzeko.
Obra horiek egitearekin batera, inguru horretan argiteria hobetuko du udalak, eta euri urak batzeko sistema eree gingo dituzten hobekuntzei egokituko dute.
Asteon hasi dira laanokin, eta, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldu duenez, Talako futbol zelaiaren atzean dagoen aparkalekua egokitzeko asmoa ere badute aurrerago.