Nazareno eguneko kontzertua eskainiko du Mutrikuko bandak
Nazareno Eguneko ohiko kontzertua eskainiko du Mutrikuko Musika Bandak.Domekan eskainiko du kontzertua Mutrikuko bandak, geroz eta arrakasta handiagoa duena. Zabiel kultur etxean izango da emanaldia, 13:00ean hasita. Josean Pascual izango da kontzertua...
Domekan eskainiko du kontzertua Mutrikuko bandak, geroz eta arrakasta handiagoa duena. Zabiel kultur etxean izango da emanaldia, 13:00ean hasita. Josean Pascual izango da kontzertua zuzenduko duena.
Egun horretan Komentuan egiten den mezaren aurretik eta mezaren ostean kalejira ere egingo dutela gogora ekarri dute bandako ordezkariek.
Hauek dira kontzertuan eskainiko dituzten piezak: Aguero (J. Franco), Fantasia vasca nº2 (D. Borea), En un mercado persa (A. W. Ketelbey), Mutrikuar abestiak (I. Lekube), Fantasia de la opera Carmen (Bizet) eta Grease (W. Hautvast). Urtero herritarrentzat berezia izaten den Iñaki Lekubek moldatutako Mutrikuar abestiak ez dira faltako aurten ere.
Mutrikuko Musika Bandako kideek herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte Zabieleko kontzertura.