Mundakako Artza eta Santa Katalina artean pasealekua egingo dute
Espainiako Kosta Mugapeak finantzatuko du proiektu osoa, eta lanak amaitzen dituztenean, Mundakako Udala arduratuko da pasealekuaren mantenuazMundakako Udalak jakitera eman duenez, oinezkoentzako pasealeku berri bat izango dute laster. Pasealeku berria...
Espainiako Kosta Mugapeak finantzatuko du proiektu osoa, eta lanak amaitzen dituztenean, Mundakako Udala arduratuko da pasealekuaren mantenuaz
Mundakako Udalak jakitera eman duenez, oinezkoentzako pasealeku berri bat izango dute laster. Pasealeku berriak Artza eta Santa Katalina batuko ditu, hain zuzen ere.Oinezkoentzako pasealeku berriak itsas-lur eremu publikoaren muga zeharkatu duela azaldu dute udal arduradunek, eta Mundakako itsasadarraren, portuaren eta Talaiaren ikuspegi «ederrak» eskainiko dituela nabarmendu dute.
Modu horretan, proiektu horregaz, Mundakako bizilagunek pasealeku bat gehiago edukiko dute aukeran, eta era berean, aisialdi osasungarriaren eskaintza handituko du udalak, «herriko bizi kalitatea hobetuz».
Beste alde batetik, Mundakako estrategia eta eskaintza turistikoa kontuan hartuta, udalaren arabera, herriaren espiritu natural eta iraunkorrarren balioa nabarmenduko du pasealeku berriak.
Proiektua 2016an hasitako kudeaketa prozesu baten ondorioa dela azaldu dute. Espainiako Kosta Mugapeak finantzatuko ditu lanak bere osotasunean. Ondoren, lanak amaitu ostean, Mundakako Udalaren ardura izango da horren mantenua. Pasealekua eraikitzeko beharrezkoak diren baimenak udalak berak kudeatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzagaz.