Gernikak ia 1.800 turista gehiago hartu ditu 2017an
Turismoak hazten jarraitzen du Gernika-Lumon, eta aurreko urteagaz alderatuta, %2,36 egin du gora. Guztira, 77.604 pertsonak bisitatu dute Busturialdeko herria 2017an, alegia, 2016an baino 1.787 pertsona gehiagok. Eta udalak jakitera eman duenez, aste...
Udalak aipatu duenez, Gernika-Lumoko merkatuak turistak erakartzen dituela argi utzi du, beste urte batez; izan ere, herria bisitatu duten guztien artean %17,02 astelehenetan etorri da; alegia, 13.210 pertsonek astelehenetan bisitatu dute Gernika-Lumo.
2017an Gernika-Lumon izandako gehienak espainiar estatutik iritsitakoak izan dira (%49,87); 2017an, gainera, espainiar estatuko 3.645 bisitari gehiago hartu ditu Gernika-Lumok. Espainiar estatuko horien artean familiak nagusitu dira, eta hortik kanpokoen artean, aldiz, gazteak.
Jatorriari dagokionez, Kataluniatik iritsitakoak 5.217 lagun izan dira, eta Madrilekoak, aldiz, 4.222. Azken horien kopurua hazi egin da %22. Eta Valentzia eta Andaluziatik etorritakoak ere gehiago izan dira azken urtean, %12 eta %11 gehiago, hurrenez hurren. Espainiako estatuz kanpokoen artean frantziarrak nagusitu dira: 5.171 lagun. Alemaniakoak 1.577 izan dira, eta Erresuma Batukoak 1.070.