Bizkaiko Txapelketako finalak jokatuko dira Etxebarrian
Aulestiko Koba eta Maider Uriarte daude finalean, eta Torrontegik osatzen du hirukoa. Astelehenean izango da dema. 21:00etan hasiko da norgehiagokaBizkaiko Zaldi Proba Txapelketa erabakiko da astelehenean, Etxebarriko probalekuan. Txapelketa bikain bat...
Aulestiko Koba eta Maider Uriarte daude finalean, eta Torrontegik osatzen du hirukoa. Astelehenean izango da dema. 21:00etan hasiko da norgehiagoka
Bizkaiko Zaldi Proba Txapelketa erabakiko da astelehenean, Etxebarriko probalekuan. Txapelketa bikain bat egin ostean, Aulestiko probalari bi heldu dira finalera: Koba eta Maider Uriarte. Hirugarren sailkatua Gamiz-Fikako Torrontegi izan da.Finalaren aurretik, bederatzi probalekutatik igaro dira parte hartzaileak, eta hamabik puntuatu dute. Aulestin hasi zuten txapelketa, eta Mañu, Berango, Nabarniz, Getxo, Ispaster, Etxebarria, Urduliz eta Munitibarko probalekuetatik igaro ostean, puntu gehien eskuratzea lortu dute Lea-Artibaiko eta Mungialdeko abereek. Hiruren arteko lehia ikusgarria espero da.
Etxebarriko harria
21:00etan hasiko da norgehiagoka, eta ohi legez, ordu erdian ahal beste untza osatu beharko dituzte. 800 kiloko Etxebarriko harria erabiliko dute deman.
Finala Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatu du Etxebarriko Udalagaz batera, eta federazioko epaileek kontrolatuta egongo da.
Manta, txapela eta garaikurra egongo dira irabazlearentzat.