Agur Berriatuko ahots jakintsu ezagunenari
84 urte zituela hil da bertsolari berriatuarra; 1933an jaio zen. Bizkaiko Bertsozale elkarteak sare sozialen bidez agertu duenez, berriatuarrak «asko eman dio bertso munduari».Bertsozale elkarteak jakitera eman duenez, Mugartegi 1949an hasi zen berts...
Bertsozale elkarteak jakitera eman duenez, Mugartegi 1949an hasi zen bertsotan, Amoroton. 1960ko, 1965eko, 1967ko, 1980ko, 1982ko eta 1986ko Txapelketa Nagusietan kantatu zuen, eta Bizkaiko Txapelketako finalista ere izan zen. Horrez gain, bat-bateko sariketetan Loiola Irratiko saria eskuratu zuen 1962an eta 1964an.
1982ko Donostiako Bertsolari Egunean omenaldia egin zioten (1982-01-17); atzo 35 urte bete ziren. 2000. urtean ere beste omenaldi bat egin zioten Amoroton. Horretan, Jon Azpillagagaz batera omendu zuten.
Baina bertsolari izateaz gain, oso maitatua ere bazen bere herrian. Bertso munduan bere garaian erreferente ez ezik herriko bertsogintzan eta bereziki kantagintzan ere nabarmena zen bere isla.
Adin ezberdinetako herritarrek gogoratzen dute Mugartegi, besteak beste, santa eskeko oinarrietako bat bezala: «Parte aktiboetako bat zen». Berriatuan santa eskeak beti eduki izan du garrantzi berezia eta hori Mugartegi bezalako herritarrengatik da hein handi batean.
Igarotzen zen leku guztietan arrastoa lagatzen zuen herritar horietakoa zen, Berriatutik hasita, Bizkai osoko lurretatik igaro eta bere bertsogintza Euskal Herrian barrena plazaz plaza zabaldu zuena. Bertsokera landua zen bere ezaugarri handienetakoa, horrela erakusten baitzuen hobetoen bere izaera.