Kantuzaleak bihar batuko dira Bermeoko kaleak girotzeko
Hileko hirugarren barikua da bihar, eta horregaz batera kalera aterako dira iluntzean Kanta kanta lorue ekimenean parte hartzen duten kantuzaleak.
20:00etan jarri dute ordua Goiko Plazan. Lehenengo kantuak han egin ostean, Torronterora joango dira, eta goiko kaleetan ibili ostean, Eskoizkiz kalean amaituko dute biharko kalejira.
Kantugintza tradizionala gustuku duten horiek guztiak deitzen dituzte parte hartzera.