Artza eta Santa Katalina artean pasealekua egingo dute Mundakan
Mundakako Udalak jakitera eman duenez, oinezkoentzako pasealeku berri bat izango dute laster. Pasealeku berriak Artza eta Santa Katalina batuko ditu, hain zuzen ere.
Oinezkoentzako pasealeku berriak, itsas-lur eremu publikoaren muga zeharkatu duela azaldu dute udal arduradunek, eta Mundakako itsasadarraren, portuaren eta Talaiaren ikuspegi «ederrak» eskainiko dituela nabarmendu dute.
Modu horretan, proiektu horrekin, Mundakako bizilagunek pasealeku bat gehiago edukiko dute aukeran, eta era berean, aisialdi osasungarriaren eskaintza handituko du ahalko udalak, «herriko bizi kalitatea hobetuz».
Bestalde, Mundakako estrategia eta eskaintza turistikoa kontuan hartuta, udalaren arabera, herriaren espiritu natural eta iraunkorrarren balioa nabarmentzeko balioko du.
Proiektua 2016an hasitako kudeaketa prozesu baten ondorioa dela azaldu dute. Estatuko Kosta Mugapeak finantzatuko ditu lanak bere osotasunean. Ondoren, lanak amaitu ostean, Mundakako Udalaren ardura izango da horren mantenua. Pasealekua eraikitzeko beharrezkoak diren baimenak udalak kudeatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzagaz.