173 herritarrek erantzun diote Mundakako Udalak prestatutako galdetegiari
Mundaka Festival ospatzearen alde agertu dira gehienak, bai eta ere San Pedro jaietan barrakak jartzearen alde. Edukiontziak gurago dituzte udaletxe ondoan, eta ez Talaiako aparkalekuanMundakako Udalak herrian garrantzitsuak diren gaiei buruzko herrita...
Mundaka Festival ospatzearen alde agertu dira gehienak, bai eta ere San Pedro jaietan barrakak jartzearen alde. Edukiontziak gurago dituzte udaletxe ondoan, eta ez Talaiako aparkalekuan
Mundakako Udalak herrian garrantzitsuak diren gaiei buruzko herritarren iritzia jakin gura izan du. Hala, Mundakako bizilagunek, adindunek eta erroldatuek udalak berak prestatutako galdeketa bat jaso dute etxebizitzetan. 1.579 adindun erroldatuta daude Mundakan, eta udal arduradunek jakitera eman dutenez, horietatik 173k erantzun diote galdetegiari. Partaideitza, hortaz, %11 ingurukoa izan dela esan dute.Galdeketaren erantzunak udaletxean jarritako kutxa batean utzi behar izan dituzte herritarrek, eta asteon batu da udalbatza kutxa zabaldu eta zenbaketa egiteko. Modu horretan, udalak prestatutako galdera zarratuei herritarrek emandako erantzunak batu dituzte.
Mundaka Festival ospatu ala ez galdetzen zuen udalak, eta gehienek baiezkoa eman dute, 105 herritarrek, hain zuzen ere; 59 lagunek esan dute ezetz, eta gainontzeko 8 erantzunak baliogabeak eta zuriak izan dira.
Talaiako aparkalekura eraman diren edukiontzien kokapenaz ere galdetu dute. Erantzunen arabera, gehiengoak gurago du udaletxe ondoko kokapena (81 pertsonak); 55 herritar, berriz, egungo kokapenaren alde agertu dira.
San Pedro jaietan barrakak jarri behar diren ala ez galdetuta, 114 herritarrek barrakak mantentzearen alde egin dute, eta 50 ezezko jaso dituzte. Baliogabeak eta zuriak 8 izan dira.
Galdera irekien zain
Galdeketan, bestalde, galdera irekiak ere bazeuden. Horietan, kirol, kultura eta herri lanen beharrizanei buruzko iritziak eman ahal izan dituzte mundakarrek, bai eta udalaren lehentasunei buruzkoak ere.
Asteon, galdeketaren lehen emaitzak eman badituzte ere, «laster» emango dituzte ezagutzera galdeketatik ateratako ondorio guztiak. Diotenez, udal aldizkaria, udalaren webgunea eta bandoak erabiliko dituzte informazioa zabaltzeko.
Partaidetza handiagoa espero zutela esan du Mundakako alkate Aitor Egurrolak. Hala ere, «lasai» daudela dio, «galdeketak iritzien polaritate handirik ez dagoela erakutsi baitu».
Alkateak azaldu duenez, orain, gehiengoaren eskariei erantzutea da udalaren erantzukizuna.