Komunera jaurti ezin denaz jabetuz
Busturialdeko Ur Partzuergoak erakusketa berezi bat jarri du ikusgai, Pasealekuan. Urtarrilaren 15era arte ikusgai izango den erakusketa horretan komunera jaurti ezin daitezkeen produktuei (botikak, garbigarriak, olioak, oihaltxoak...) buruzko informaz...

Busturialdeko Ur Partzuergoak erakusketa berezi bat jarri du ikusgai, Pasealekuan. Urtarrilaren 15era arte ikusgai izango den erakusketa horretan komunera jaurti ezin daitezkeen produktuei (botikak, garbigarriak, olioak, oihaltxoak…) buruzko informazioa emango dute. Era berean, ohitura arduratsuagoak hartzeko gonbitea egingo dute. Erakusketak hamabi informazio-taula biltzen ditu, eta honako ordutegian egongo da zabalik: 10:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara bitartean.