Marijesietako 2.204 euroak, Tanzaniara
Urtero moduan, herriko kale ilun eta hotzak alaitzera atera dira Gernikako Marijesiak. Bederatzi gauez abesten aritu ostean, abenduaren 24an egun argiz ere aritu ziren, ohiturari jarraituz. Egun horretan, gainera, diru bilketa ere egin zuten, eta 2.204...
Urtero moduan, herriko kale ilun eta hotzak alaitzera atera dira Gernikako Marijesiak. Bederatzi gauez abesten aritu ostean, abenduaren 24an egun argiz ere aritu ziren, ohiturari jarraituz. Egun horretan, gainera, diru bilketa ere egin zuten, eta 2.204, 53 euro batzea lortu zuten. Diru kopuru hori Tanzaniako (Afrika) Born To Learn GKEra bideratu dute aurten, Newlands komunitatean irakaskuntza programa bat aurrera ateratzeko. Herritar guztiei beraien esker ona agertu diete Marijesiek.