2018ko Peru Abarka Album Lehiaketaren oinarriak kaleratu dituzte
Markina-Xemeingo Udalak Peru Abarka Album Lehiaketa martxan jarri du berriz ere. Beste urteetan ez bezala, aurten Erein argitaletxeagaz egingo dute elkarlana.Urtero modura, lehiaketa bi ataletan dago banatuta; narraziorik onena eta narrazio hori ilustr...
Urtero modura, lehiaketa bi ataletan dago banatuta; narraziorik onena eta narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena. Idatzizko lanak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik.
Parte hartzaileek bete beharreko baldintzei dagokienez, 18 urtetik gorakoa izatea da bete beharreko bakarra. Idatziari dagokionez, helduentzako ipuina izan behar da, eta gaia librea den arren, ipuina originala eta argitaratu gabea izan behar da. Ipuina euskara batuan idatzi behar da, eta prosaz zein bertsoz egin daiteke. Luzera karakteretan neurtuko da (espazioak barne); 12.000 gehienez eta 9.000 gutxienez.
1.700 euroko saria
Lanak Markina-Xemeingo udaletxean aurkeztu daitezke, edo udaletxeko helbidera postaz bidali: Markina-Xemeingo Udala 48270 Markina-Xemein, Bizkaia.
Irabazle bakarra egongo da, eta 1.700 euroko saria jasoko du. Hala ere, saria eman barik geratu daiteke, epaimahaiak lanek maila nahikoa ez dutela erabakiko balu; 2017ko urtean gertatu zen moduan.
Lehiaketaren baldintzak eta aurreko urteetako lanak Peru Abarka Lehiaketaren webgunean daude ikusgai.