Ondarroan egingo dute Lasterbidean 2018 ekimena
Elkartasun kirol ekimenean 1.500 korrikalari batzea espero dute antolatzaileek. Lasterbidean egiten duten seigarren aldia izango daEuskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetuaren aldeko Lasterbidean kirol ekimena Ondarroan egingo du...
Elkartasun kirol ekimenean 1.500 korrikalari batzea espero dute antolatzaileek. Lasterbidean egiten duten seigarren aldia izango da
Euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetuaren aldeko Lasterbidean kirol ekimena Ondarroan egingo dute 2018ko ekainaren 10ean, Animatzen zaz aringeingan etxea? lelopean.Elkartasuna oinarri hartuta, Ondarroan 1.500 lagunek korrika egitea lortu nahi dute antolatzaileek. «Kirolaren eremutik egindako eta kirolean oinarritutako elkartasun herri ekimena da gurea»azaldu dute antolatzaileek, «ehunka dira euren etxetik urrun bizi diren euskal herritarrak, eta ehunka dira, baita ere, euren gertukoekin minutu batzuk egoteko ehunka kilometro egiten dituzten senide eta lagunak».
Halaber, euskal herritarren oinarrizko eskubideak errespetatzeko herritar guztien bultzada ezinbestekoa dela gaineratu dute: «Gure elkartasun urrats honen bidez ere egoera hori gainditzen lagundu nahi dugu». Bide horretatik, kirola eginez elkartasuna adierazi nahi duten euskal herritar guztiei ekainaren 10ean Ondarroara joateko deia egin diete.
Datorren urtean seigarrenez egingo dute Lasterbidean; aurreko ekimenak Oiartzunen (Gipuzkoa), Larrabetzun (Bizkaia), Berriozarren (Nafarroa), Araian (Araba) eta Oñatin (Gipuzkoa) egin dituzte. Lekuko aldaketa ere modu berezian irudikatu nahi izan dute. Hala, Oñatiko korrikalariek Ondarroako arraunlariei eman diete lekukoa.
Ekainaren 10ean Ondarroako kaleetan korrika eginez herri oso baten borondatea irudikatuko dutela gaineratu dute. «Horrela, banatzen gaituen distantzia laburtuko dugu».
Errepresaliatuek ere ekimenean parte hartuko dute, «euren lagun eta senideei Ondarroara joateko gonbitea eginez edo euren eskulanak sari gisa emanez». Aurkezpenean, gainera, larri gaixorik dauden presoak eta bereziki Ibon Iparragirre preso ondarrutarra gogoan eduki nahi izan dituzte: «Berandu baino lehen, Ibon etxera!».